mardi 15 avril 2014

Lagün!

LAGÜN !   

Esküineko kartako herrietan klik egitez Xiberoko zerbütxü eüskaradünak
agertüko dira!


AMI(E) !

En cliquant sur la carte de droite, vous verrez les services en basque en Soule
mais aussi les lexiques sur l'alimentation,
la coiffure, la botanique et le reste.

jeudi 23 mai 2013

Xiberotarraren ortografiaz



Xiberotarraren ortografia – Xehetarzün zonbait

Testüingürüa

Oro har, eta xantza da, xiberotarraren ortografia finkatürik da. Euskaltzaindiak  gomendatzen dütüan  euskara batuaren idazteko  arauer jarraikitzen zaie (www.euskaltzaindia.net - Arauak). Haatik, püntü zonbait ez ziren argi. Xiberoa gainti hitz edo aditz jokatü zonbaiten ahozkatzea aski ezbardin beita, düda zonbait baziren bariazione horrengatik. Izkiribatzeko molde hoberena zoin den deliberatü dügü, üsüenik ahozkatze hedatüenaren berrestez. Edo batuaren formaren eta etimologiaren kontüan hartzez. Noiztenka, forma bat beno haboro honartü dügü. Hots, ortografiaren alorrean ere, haütatzeko mementoan irizpide bat beno haboro bada. Prefosta, ikertü ez dügün puntürik ere egoiten da. Printzipio nausia da ahozkatzea eta ortografia bi gaüza ezbardin direla, lehenak bigerrenean eraginik ükenik ere. Ahozkatzea libreago da. Bena ortografiak ez dü ahozkatzearen bariazionea osoki emaiten ahal. Halere, sinple bada eta ahozkatzeari hüilan bazaio, hobe da ondotik ikasteko eta baliatzeko. Jean-Louis Davanten aipamen horrek egoera ontsa llabürtzen züan: «Grafia berria gure eüskalkiari nola behar deiogün aplikatü, orokorki badakigü. Haatik püntü bakant elibatetan arrenküra zonbait egon dira isilpean, aharrarik ez sortzeko, holakorik ez beigünüke behar…» («Zübereraz nola izkiriba?», 2011, Euskal Herriko kazeta). Gogo onez, xiberotarrez idazten düen, xiberotarra erakasten düen eta xiberotar eüskalzale zonbait lau aldiz bildü gira Mauleko Zerbütxügüneko Orhi gelan puntü horien argitzeko (2012-11-24, 2013-01-26, 02-23 eta 03-30). Parte hartü düenen zerrenda txosten honen ürrentzean dago. Hona honartürik izan dena.

Alfabeta (alfabetoa)

ñ
Izen arruntak
-ñi ttipizale (ez -in) : amañi, aitañi, amiñi bat, ederñi, pottikoñi, ttipiñi, etab.

 Euskaltzaindiak gomendatzen düana: «1. Euskaltzaindiak ontzat hartzen ditu ñ, dd, ll, tt eta x kontsonante, palatalen grafiak balio adiezkorra duten kasuetan, hala nola andereño (…), llabur, ttantta, edder… 
Egituraren bidez, aurreko i- bokala medio leku batzuetan sortu diren palatalizazioetarako, ordea, -in-, -il-, -it-, -int eta -ind-

ñ-ekin izkiribatzen diren hitzen zerrenda:
ñabo, ñapür, ñikañaka, erregiña, espartiña, iñazi, lamiñak, lapatiña, porrokiña, zartagiña, zikiña, andereño, -ñi-rekikoak, diñagü (eta -ña-rekiko beste adizkiak), etab.
besteak in-ekin izkiribatzen dira : hein, hoin, zoin, gain, arrain, bezain, üinürri, gaztaina, txainkü, urdaina, etab.

Izen propioak (bereziak : Aña / Aina, Beñat / Beinat, Johañe / Johaine…
Izen ttipiekin libertatea handiago izanik ere, toponimian (toponimoak = lekü izenak)edo familia-izenetan libertaterik ez da: Urdiñarbe, ez *Urdinarbe (Euskaltzaindia, 1999).
Bena Ainharbe eta ez *Añharbe, Garindaine eta ez *Garindañe, Larraine eta ez
*Larrañe (Euskaltzaindia, 1999)...

● dd, ll, tt
Izen arruntak
-tto ttipizale (ez -ito) : etxetto, gizontto, gogortto, ontsatto, orentto, zakütto, zertto…
dd, ll, tt-ekin izkiribatzen diren hitzen zerrenda: onddo, llabür, llapi, lloba, botilla, gillikatü, ttattit, ttipi, ttottotü, ttunttun (dd-, ll- edo)
tt- hitzaren lehen hizkia direnean), -tto-rekikoak…
besteak id, il, it-ekin izkiribatzen dira
akülatü / aküilatü, arroila, küilera, oilo, üilü, ürgüilü…

Izen propioak (bereziak)
Allande / Ailande, Panpella / Panpeila / Panpeia, Battittu / Battitu, Maddi…
Izen ttipiekin libertatea handiago izanik ere, toponimian edo familia-izenetan
libertaterik ez da.
Pettarra, bena Arbaila (Euskaltzaindia, 1999).

Ahozkatze ezbardinak eta izkiribatzea

● a / e
arrastelü / arrestelü (biak, bat. arrastelu)
arrastiri (hobe) = arrats + iri « ondoan » (beste hozkatzeak: arrestiri / arristiri)
eskaler / eskeler (biak)
gaztaina (hobe) / gazteina
ühaitza (hobe) / üheitza

● e / i
ebil / ibil (biak)
exker (hobe) / ixker
-ra- (aditz arazle/erazle)
eradan (edan + -ra-)
eragin (egin + -ra-), eragile…
erakarri (ekarri + -ra-)
eraman (eman + -ra-), eramaile…
erakatsi (ikasi + -ra-) / irakatsi, erakasle / irakasle (biak)…
erakutsi (ikusi + -ra-), erakusle…

● h kontsonante ondoan (silabaren hatsarrean)
Izen arruntetan [ph], [th], [kh] p, t eta k izkiribatzen dira3: piko, ikasi, ikusi...
Izen berezi zonbaitetan (toponimoak) ph, th edo kh honartürik izan diteke: Atharratze,
Atherei, Ithorrotze (Euskaltzaindia, 1999).
Xiberotarrez hitz zonbait h-ekin hasten dira eta batuaz ez4, eta kontrarioa ere bada5.
Bi erranahi ezbardin (l, n eta r ondoan)
Nahasketarik ez bada, h ez da honartürik: arin, ele, ola, soro...
Halere, bi izen ezbardin, bi erranahi ezbardin bereizteko, l, n eta r ondoan h
izkiribatzen da.
ala (edo) / alha (belhar jate)
aran (ibar), aran (herots) / arhan (frütü)
belar (boronte) / belhar (lantare)
eri (gaitz) / erhi (hatz)
zale (eüskalzale) / zalhe (laster)
ero (ertzo) / eho (hilaraz); orit (memoria) / ohit (üsatü)
Izen bereziak: Ainharbe, Arhane, Olhaibi, Sorholüze… (Euskaltzaindia, 1999)

Ahozkatzearen eragina
Euskaltzaindiak dio: «1.1. Iparraldeko literatur (sic) tradizioan hainbat hitzetan kons + h bikoteak agertzen dira: epher, berthute, urkhatu, senhar, ilhun, orhe, urrhe. Kontsonante ondoko H horiek baztertzea proposatzen da, eper, bertute, urkatu, senar, ilun, ore, urre… idatziz, salbuespenik gabe», Euskera, 1979 - 2: 661.
 Xib.: haidürü, hanitx, haxeri, hoin, hon, honartü, hur, hürrün... Bat.: aiduru, anitz, azeri, oin, on, onartü, ur, urrun...
 Xib.: aragi, azi, ezür, igitü, odei, osto... Bat.: haragi, hazi, hezur, higitu, hodei, hosto...

● i protetikoa (eufonikoa, epentetikoa) monosilabetan
sü + -a determinazalea [ȿýja] ahozkatzen da, hiatüsaren baztertzeko.
süa (hobe) / süia
tüa (hobe) / tüia

● a + ü > ai diptongoa
a+ü xiberotarrez ai ahozkatzen da.
Batua lagüngarri da diptongoaren izkiribatzeko: aüzo (bat. auzo, ez *aizo), belaün (bat. belaun, ez *belhain, *belhañ edo *belañ), gaü (bat. gau), gaüza (bat. gauza)
Adizkiak: haüt (ez *hait), naüzü (ez *naizü), naüe (ez *naie)…

● i > ü (asimilazione gibelkaria)
itxüra / ütxüra (biak), bat. itxura
Bena üdüri, üngürü, üngürada, ütsü, ütürri… (bat. iduri, inguru, itsu, iturri…)

Lexika (lexikoa)

● a / o gibelizkia (atzizkia)
Izen arruntak: a / o
Aspaldidanik -a-rekin erabilik direnak: kilometra (bat. kilometro), metra (bat. metro), telefona (bat. telefono), turisma (bat. turismo)
Beste izenekin bi formak honartürik dira6: alfabeta / alfabeto, ergatiba / ergatibo,
organika / organiko...
Adjektibak: -o
Adjektibak -o-rekin beti: etika (izen) / etiko (adj.), mekanika (izen) / mekaniko (adj.),
politika (izen) / politiko (adj.), teknika (izen) / tekniko (adj.).
teknika berria / arrenküra teknikoa; politika problema bat / problema politiko bat

● -zione gibelizkia
Latinetik -tio, batuaz -zio, xiberotarrez -zione
aposizione (bat. aposizio), interjekzione (bat. interjekzio), nozione (bat. nozio),
postposizione (bat. postposizio), tradizione (bat. tradizio)…
 Ikastoletan, halere, -o-rekilanko forma erakasten da, gero batuala aisago iragaiteko.

● r / rr
-r-ekin ürrentzen den hitza mügatürik delarik, -r doblatzen da: egür / egürra, haur / haurra, lür / lürra, segür / segürra…
Salbüespenak, monosilaba zonbait: zur / zura, hur / hura…
Aldiz ezari / ezarri (biak honartürik)

● -er hitz jesanak
Halere, hitz jesan horik mügatürik direlarik, -r doblatze araua ez da betatzen: eskeler, eskaler / eskelerak, eskalerak
kaier / kaiera
paper / papera
plazer / plazera

● k / g
alkar / algar (biak honartürik)

● d / r
aide / aire (biak)
ahaide (müsika, familiako) / ahaire (biak)
apaidü / apairü (biak)

● h? eta non?
astearte (ez *asteharte, ahozkatürik izanik ere, aste + arte beita)
gaüerdi (ez *gaüherdi, ahozkatürik izanik ere, gaü + erdi beita)
haurride (aurhide ahozkatürik izanik ere)
hilerri (ilherri ahozkatürik izanik ere)

● Asteko egünak
astearte
igante (bat. igande)
neskenegün (hobe) / neskanegün

● Hilabeteak
seteme (bürüil, irail) biarnesetik jinik: seteme
setemeraren 3a / setemeren 3a (biak)
urtaril (bat. urtarril)

● Besterik
bakotx / bakoitx (biak)
elibat / eli bat
eli bat (izen, bi galtza eli) / elibat (zonbatzale = zonbait, jente elibat)
kültüra (kültür ez)
nihau / nihaur, gihau / gihaur… (biak)

Morfologia

Aditzaren morfologia: pertsona indizeak
ta / da
ta: zitazüt (ez zidazüt), zeitan (ez zeidan, bat. zidan).
gü (hobe) / kü
gü: zaigü (zaikü), deigü (deikü), zigüzü (ziküzü)...
zirae / ziraie / zirade / ziradee / zidee (2. pertsona plürala) bat. zarete
ahozkatzea: [sidé] [sirajé]
zidee (arrunta), ziradee, ziraie (lantürik)
zinatee / zinatekee / zinateie / zinatekeie (2. pertsona plürala) ahozkatzea: [siɲatékejé]
zinatekee, zinatekeie (biak)
zitee / ziteie (agintaldia, 2. pertsona plürala) bat. zaitezte, ahozkatzea: [sité]
zitee, ziteie (biak)
zait / zaüt, zaikü / zaükü (izan datiboa) ahozkatzea: [sajt] [sájky] bat. zait, zaigu
zait, zaigü…
deizüt / dereizüt ahozkatzea: [dέjsyt] deizüt
dereizüt literatüran, hoin baten beharra balin bada

● Erakusleak
hauk / hoik (abs.), hauek / hoiek (erg.) (erakusle hüilana plüralean), hau, honek
hauk / hoik, hauek / hoiek
hori, horrek, horik, horiek
hura, harek, hurak, haiek

Erakusle hüilanak plüralean bi forma badü: hauk eta hoik (absolütibo), hauek eta hoiek
(ergatibo), etab. Horiek erakusleak hürrünago erakusten dü; haiek hürrüneko erakuslea
[hɛk] ahozkatzen da.

● Zonbakiak
hirutan hogei / hiruetan hogei / hiruretan hogei ahozkatzea: [hiútan] hiruretan hogei
lautan hogei / lauetan hogei / lauretan hogei ahozkatzea: [láwtan] lauretan hogei
hiruehün / hirurehün, hirurehün
lauehün / laurehün, laurehün

Euskaltzaindia, Arauak 7: «60 eta 80 adierazteko hirurogei eta laurogei ageri dira forma nagusi bezala. Ekialdean ere hirurogei bezalakoak erabili izan dira historian, baina XVIII. mendetik hiruretan hogei (hiruetan hogei, berriagoa) eta lauretan hogei (lauetan hogei). Kontuan izan, jakina, hogoi horrek ere sortzen dituen aldaerak», 21. or. «60 hirurogei (hiruretan hogei) 80 laurogei (lauretan hogei)», 23. or.
Euskaltzaindia, Arauak 7: «300 hirurehun 400 laurehun», 23. or.

● Kasüak
Soziatiba (soziatiboa)
-kin / -ki
-kin / -ki (biak)

Ablatiba (ablatiboa)
-tik / -ti (ez)
-tik

Lekü izen propioekin -rik (ez -tik): Maulerik, Arrokiagarik, Eskiularik...
Hiru salbüespen bada: Onizepea, Ospitalepea, Sarrikotapea, -a hori artikülüa beita.
Onizepetik, Ospitalepetik, Sarrikotapetik. Bena Onizegainerik, Sarrikotagainerik, -a artikülüa ez beitüe (Onizegaine, Sarrikotagaine).

● Besterik
Balintza aitzinizkia (aurrizkia)
balinba / balin ba-
balin ba- (ez lotürik): balin bada
balinba (segür ere, heltü bada)
bada / ba da - ezta / ez da
bada (lotürik): jente bada
ez da (ez lotürik): jenterik ez da

Erreferentziak
CASENAVE-HARIGILE Junes, 1989, Hiztegia Français-Eüskara Züberotar eüskalkitik abiatzez. , 1993, Hiztegia II Eüskara-Français, Xiberotar eüskalkitik abiatzez.
ETXEBARNE Jüje, 2010, Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz.
EUSKALTZAINDIA, 1979, Kontsonante busti-palatalen grafiaz Euskaltzaindiaren erabakia, Euskera, XXIV (2. aldia) - 1, Bilbo, 91-92. , 1979, « H » letraren ortografi arauak, Euskera, XXIV (2. aldia) - 2, Bilbo, 659-693. , 1994ko urriaren 28an onartua, Zenbakien idazkeraz, 21-24, www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0007.pdf
, 1999ko iraila, Zuberoako herri eta herritarren izendegia, Euskera, separata, Bilbo.
, 2010, Hiztegi Batua 3. argitaraldia.

Lanean parte hartü düenak:
Joana Arhancet (Basabüruko ikastola, irakasle), Johañe Bordaxar (XEB, idazle), Junes Casenave-Harigile (ohar idatziak, Euskaltzaindia, idazle), Battittu Coyos (Euskaltzaindia), Jean-Louis Davant (Euskaltzaindia, idazle), Allande Etxart (XEB, ützülzale), Dani Etxart (Xiberoko Botza), Margaita Etxart (andereño ohi, idazle), Niko Etxart (idazle), Jüje Etxebarne (AEK, idazle), Panpeia Etxebarne (idazle), Maddi Etxekopar (Ikas Xiberoa, AEK), Eliane Héguiaphal (ohar idatziak, Argia kolegioa, erakasle), Odette Mohorade (Eperra ikastola, erakasle), Maddi Oihenart (Sü Azia), Txomin Peillen (Euskaltzaindia, idazle), Jakes Sarraillet (Euskaltzaindia, Hezkuntza nazionaleko ikuskari), Jean-Claude Séhébiague (Erakaskuntza pübliko, erakasle), Marie-Jo Thornary (XEB, AEK).